Automozioaren sektorea iraultza betean dago. Mugikortasun jasangarriagoaren bilaketak aldaketa sakona ekarri du industrian, ibilgailu elektrikoen garapenetik hasi eta prozesuen optimizazioraino, ingurumen-inpaktua murrizteko helburuarekin.
Baina jasangarritasunaren konpromisoa ez da autoetan bakarrik geratzen. Kontzesionario eta tailerretako instalazioek ere gero eta gehiago egiten dute apustu sistema energetiko eraginkorren, teknologia aurreratuaren eta diseinu moderno eta funtzionalagoen alde.
Eredu bikaina da Donostiako Múgica kalean dagoen Eusko Auto Toyota kontzesionarioa. Espazio hau sektorearen erronka berriei erantzuteko diseinatu da, eraginkortasuna sustatuz eta etorkizuneko beharrizanetara egokituz.
Zuaznabarren, eraikuntza-prozesuan parte hartu dugu:
✔ Energia-kontsumoa optimizatzen duen instalazio elektrikoa.
✔ Ibilgailuak nabarmentzeko eta bezeroen esperientzia hobetzeko argiztapena.
✔ Etorkizuneko kontzesionario konektatu baterako telekomunikazio-azpiegitura.
Efizientzia energetikoa eta berrikuntza elkarrekin doaz automozioaren aro berri honetan. Eta Zuaznabarren, aldaketa bultzatzen jarraitzen dugu.
ZUAZNABAR
Conecta, Confía, Sonríe
ZERBITU ELEKTRIKOAK ETA EFIZIENTZIA ENERGETIKOA
943 494 112
629 445 929
zuaznabar@zuaznabar.com


