Ongi etorri Zuaznabarren webgune berrira!

Zuaznabar

Ongi etorri gure orrialde berrira! Zuaznabarren pozik gaude… webgune berria dugu!

Denbora behar izan genuen urrats hori emateko, eta, azkenik, hemen gaude: digitalizazioaren aldeko apustua egin nahi izan dugu, eta web orri funtzional, dinamiko eta bezeroarengana argi bideratutako bat sortzea erabaki dugu.

Gure helburua da askoz ere esperientzia zuzenagoa eta praktikoagoa izatea webgune berritik zure eskura jartzen ditugun eduki eta zerbitzu guztiak eskuratzeko orduan: nor garen, zer egiten dugun, zer zerbitzu eskaintzen ditugun, zer proiektu egin ditugun… kontatuko dizugu, “Blog” eta “kontaktu” atalez gain.

Blog honen bidez, zehazki, zuengana, gure bezeroengana, hurbildu nahi dugu, eta eletriaren eta telekomunikazioen sektorearekin zerikusia duen guztiaren berri eman nahi dizuegu, interesgarria izan baitaiteke: bonbilla motak, energia aurrezteko aholkuak, egindako proiektuak…

Eta, jakina, ongi etorria izango da espazio birtual berri hau aberasteko egin nahi diguzun edozein iruzkin edo iradokizun. Gurekin harremanetan jar zaitezke “kontaktua” atalaren bidez, post honen amaieran iruzkin bat utziz edo ohiko bideak erabiliz, hala nola telefonoa edo posta elektronikoa. Gainera, zuen etxebizitzaren, saltokien eta abarren irudiak bidaltzera gonbidatzen zaituztegu.

Pozik gaude etapa berri hau zugandik eta zure beharrengandik gertuago hasteaz. Gurekin etortzea espero dugu! Eta berriro ere ongi etorri gure orrialde berrira!

 

Post Relacionados

EMAN IZENA GURE NEWSLETTERREAN

urte hau nobedadez beteta dago Zuaznabarren. Eta gaur gure newsletterra aurkeztuko dizugu. Zure efizientzia energetikoa hobetzeko moduak ezagutu nahi badituzu, sektoreko albisterik garrantzitsuenen berri izan

Boutique Hotel itxura duen apartamentu bat

Gaur, Donostiako hiriguneko apartamentu baten adibidea dakarkizuegu. Hondarribia kalean dago, eta jabeak eroso eta sofistikatu bihurtu nahi izan zituen hainbat gela. Argiztapen-azterketa izan zen apartamentuari