Kargagailu elektrikoak

Auto elektrikorako karga-sistema on bat izatea ezinbestekoa da. Zure etxeko garajean edo komunitate-aparkalekuan karga-sistema bat jartzean aldeak daude, eta kontuan hartu behar dira. Zuaznabarren zure kasua aztertuko dugu, soluzio onena proposatuko dizugu eta guztiaz arduratuko gara.

Komunitate-aparkaleku batean
Zure etxebizitza eraikin berean badago, zure etxeko kontagailura konektatu ahal izango duzu, edo kontagailu berri bat instalatu (ezinbestekoa izango da, ez bazara eraikinean bizi). Gure profesionalek aukerarik onenari buruzko aholkuak emango dizkizute.
Etxeko garajean
Zeure garajea baduzu, instalazioa oso bizkorra da eta laster gozatuko duzu mugikortasun elektrikoaren abantailez.
Hoteletako aparkalekuetan
Zure bezeroei ibilgailu elektrikoetarako karga-postuak eskaintzeak bereizi egiten zaitu, eta ingurumenaz eta bezeroen beharrak betetzeaz arduratzen den hotel bihurtzen zaitu.
Enpresetako aparkalekuetan
Enpresa-ibilgailuen flota baduzu, edo langileen auto partikularrak badira, ibilgailu elektrikoen aldeko apustua egiteak eta karga-postuak jartzeak enpresaren irudia hobetzen du, eta, aldi berean, autoari loturiko kostuak murrizten ditu (elektrizitatea vs gasolina).
Jatetxeetako aparkalekuetan
Eskaini bezeroei autoa kargatzeko aukera, zure platerak dastatzen dituzten bitartean. Bereizteko eta bezero berriak erakartzeko aukera da.
Gasolindegietan
Ibilgailu elektrikoetarako karga-puntuak jartzea zure gasolindegirako ideia bikaina da. Bezero berriak erakarriko dituzu eta zure denda, taberna edo jatetxeko diru-sarrerek gora egingo dute.
Garraio-flotetan
Salgaien garraioa iraultza bizitzen ari da. Salgai-motaren eta zure flotak egin beharreko distantzien arabera, beharbada ibilgailu hibridoak edo elektrikoak aukeratuko dituzu. Kasu horretan, karga-postua izatea ezinbestekoa da.