Telekomunikazioak

Telekomunikazioak

Kableatu egituratua

Eraikin, enpresa eta abarren kableatu egituratuaren instalazio integrala egiten dugu.

Kableatu horizontala

Kableatu egituratua: Kableatu horizontala

Sabaiaren eta lurraren artean horizontalki doan kableatua edo banaketa-sistema da.

Kableatu bertikala

Kableatu egituratua: Kableatu bertikala

Eraikin bateko solairuen arteko lotura bertikala egiteaz arduratzen da, transmisio-bideak, lotura gurutzatzeko puntu nagusiak eta tartekoak, eta bukaera mekanikoak ezarriz.

Komunikazio-gelak

Komunikazio-gelak

Horrela deitzen zaio telekomunikazio-sistema osatzen duten elementu guztiak ostatatzen eta zentralizatzen diren gelari: kableak, konexio-osagarriak, babeserako gailuak... baita eraikina kanpo-zerbitzuekin konektatzeko beharrezkoak diren gainerako ekipoak ere.

Telekomunikazioak

Zuntz optikoa

Zuntz optikoak beste kable batzuekiko (metalezko eroaleak) duen abantaila da errendimendu handiagoa duela banda-zabalerari dagokionez, eta datuak errendimendu handiagoz transmititzen dituela.

Zuntz optikoa argi-uhinetan modulatutako datu digitalak transmititzeko gai diren beirazko harizpiz osatuta dago.

Zuntz optiko mota desberdinak daude, instalazio- eta erabilera-beharren arabera.

Gure profesionalek aholkularitza eskainiko dizute, zure beharretara hobekien egokitzen den zuntz optikoa instalatzeko.

Telekomunikazioak

Sare informatikoak

Zuaznabarren orotariko sare informatikoak instalatzen adituak gara. Edozein sare informatiko instalatzen, kudeatzen eta mantentzen dugu. Gure profesionalek zure beharretara hobekien egokitzen den instalazioari buruzko aholkularitza emango dizute.

Sare informatikoak

Telekomunikazioak

Etenik gabeko elikadura

Etenik gabeko elikadurak babesa eskaintzen du arazo elektrikoen eta korronte-etenaldien aurrean. Teknologiaren eta babes-mailaren arabera, izan daitezke: Off-line, Interaktiboa edo In-Line eta On-Line.

Gure profesionalek zure proiekturako teknologia onenari eta babes-maila egokiari buruzko aholkularitza eskainiko dizute.

Etenik gabeko elikadura

Telekomunikazioak

GPON

Gigabit Passive Optical Network sareak hiru mailako ohiko Ethernet diseinu tradizionala ordezkatzen du, bi mailako sare optiko batekin, gailu optiko pasiboekin sartzeko eta banatzeko Ethernet kommutadoreak kentzen baititu.

Teknologia hori Internet-konexioa zuntz optiko bidez etxeetaraino eramateko erabiltzen da.

Proiektuaren beharren arabera, gure profesionalek GPON sare egokia ezarriko dute, beharrezko ekipoekin (ODN, ONT, ONU, zatigailuak, OLT, WDM….)

Telekomunikazioak

Antenak eta telebista

Azken telebista-teknologietan oinarritutako instalazioak egiten ditugu, IPTV eta GPON sistema, zuntz optikoko kableatuarekin.

Gainera, telebista-seinalearekin izan dezakezun edozein arazo edo eragozpen konponduko dizugu.

Zenbait ekipo instalatzen ditugu:

Profesional-talde onena zure eskura jartzen dugu.