Elektrizistak gara.
Gure espiritu berritzaileari eta gure bezeroen arazoei irtenbide bat emateko dugun grinari esker, Zuaznabar gaur egun erreferentziazko enpresa da Gipuzkoan, eta proiektu bakoitzean beharrezkoak diren konponbideak eskaintzen ditu.
Izan ere, elektrizitatea kableak, bonbilak eta entxufeak baino askoz gehiago da. Elektrizitatearen inguruan eta hertsiki konektatuta hainbat eta hainbat premia daude, eta konponbidea eman behar zaie.
Zuaznabarren, espezialista gisa hasi genuen gure ibilbidea: etxebizitzetarako instalazio elektrikoak eta telekomunikazioak, industria nabeak, bulegoak, kirol, kultura eta merkataritza zentroak, koadro elektrikoak eta maniobra elektrikoak. Bilakaera teknologikoak eta merkatuaren eskaera gero eta handiagoek bultzatu gintuzten gure zerbitzuak eraldatzera eta dibertsifikatzera.
Instalazio elektrikoetan bakarrik jarduten zuen enpresa izatetik, telekomunikazioetan, datu-sareetan, zuntz optikoan eta beste teknologia batzuetan irtenbideak sartzera pasatu ginen. Ikuspegi integral horri eta gure arreta pertsonalizatuari esker, soluzio osoak eskaini ahal izan ditugu, hasierako aholkularitzatik hasi eta proiektuak gauzatzeraino.
Bezeroarentzako arreta lehentasunezkoa izan da beti. Zuaznabarrek matxurak eta premiazko zerbitzuak artatzen dituen LTZ talde bat du, eta proiektu bakoitzaren hasieratik bezeroei aholkuak ematen dizkien ingeniari eta teknikari talde bat, proposamen integral eta pertsonalizatuak sortuz.
Denborarekin, energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien esparrurantz eboluzionatu dugu. Gaur egungo behar guztiak barne hartzen dituzten zortzi soluzio energetiko handiren hornitzaile lider gisa kokatu gara.
Hori dela eta, gure zerbitzuek Irtenbide energetikoak dute izena.
Hamarkadaz hamarkada, proiektuen inguruan sortzen diren premiak identifikatu eta erantzun global bat ematea ahalbidetu digun lan-sistema bat sortu dugu.
Gaur egun, 8 irtenbide energetiko ditugu gure bezeroei erabateko estaldura emateko. Proiektuaren arabera, irtenbide bat edo batzuk erabiliko dira lana ezin hobea izan dadin.