Mantentze-lanak funtsezkoak dira eguzki-panelek hobeto funtziona dezaten

mantenimiento de paneles solares
Eguzki-energiaz hitz egiten dugunean, ez dugu etorkizuneko apustuaz hitz egiten. Orainaz ari gara. Espainiaren kokapena, eguzki-erradiazioari dagokionez, funtsezkoa da iraunkortasunaren eta, batez ere, eguzki-energiaren aldeko apustua egiteko. Horrek instalazio fotovoltaikoak handitzea ekarri du, argiaren fakturan aurreztea lortuz. Baina, eguzki-panelez edo plaka fotovoltaikoez ari bagara, mantentze-lanak funtsezkoak dira hobeto funtziona dezaten. Horregatik, eguzki-panelen mantentzeaz hitz egiterakoan zer hartu behar dugun kontuan azalduko dugu.

 

Eguzki-panelak mantentzea

 

Zenbat irauten dute eguzki-plakek?

Eguzki-plaka fotovoltaikoek, batez beste, 25 eta 30 urte bitarteko balio-bizitza dute. Baina zer gertatzen da denbora hori igarotakoan? Instalazioak funtzionatzen eta elektrizitatea ekoizten jarraitzen du; hori bai, ez da hain produktiboa. Hau da, kopuru txikiagoan egiten duela.

Instalazioak zenbat iraungo digun jakiteko, adierazlerik onena fabrikatzaileak eskaintzen digun bermea kontsultatzea da. Hemen bi berme mota daude: alde batetik, plaka fabrikazio-akatsen aurka babesten duen ekipoaren edo produktuaren bermea (10 edo 12 urte), eta, bestetik, errendimendu- edo fabrikazio-bermea, 25 urtean panelen errendimendua % 80 baino txikiagoa izango ez dela bermatzen duena.
 

Noiz hasten dira erabilgarritasuna galtzen?

Esan bezala, eguzki-panelak ez dira etorkizuneko kontuak. Duela 10 urte eguzki-panelaren errendimenduaren degradazioa urtean % 0,8koa zen. Horregatik, 25 urterekin, instalazioak bere gaitasunen % 80an funtzionatzen jarraitzen zuen. Aldiz, urteen poderioz eta teknologiaren garapenarekin, degradazioa % 0,5era jaitsi da, eta, beraz, 25 urte igaro ondoren, horien errendimendua % 87,5era igo da.

Dena den, gure panelak, panel estandarrak izan beharrean, kalitate handiagoko panelak badira, errendimendu hori handitu egiten da eta % 92,5eko ekoizpen-ahalmena izango dugu, urtean % 0,3ko degradazioarekin soilik.
 

Gakoa: eguzki-panelen mantentze-lanak

Eguzki-panelen iraunkortasuna handitzeko gakoa mantentze-lan egokia da. Instalazioak azterketa erregular bat izan behar du, panelak zikindu edo kaltetu ditzaketen elementurik gabeko leku batean egiteaz gain, horrek panelaren narriadura eta ekoizpena bera areagotzen baititu.

 

Noiz ordezkatu eguzki-panelak?

Bete al duzu plaka solaeen hornitzaileak emandako epea? Oraindik ez diozu mantentze-lanik egin zure instalazioari? Ordua da. Mantentze-lanak egin ondoren, arduradunak uste badu, agian hondatutako piezaren bat aldatu beharko duzu.

Aitzitik, zure intalazioak sortzen duen energiak jada zure energia-beharrak estaltzen ez dituela nabaritzen baduzu, zerbait ondo ez doala adierazten duen adierazle argia da.
 
 
 

Eguzki-panelak instalatzea pentsatzen? Instalazioa eginda daukazu, baina mantentze-lanak behar dituzu? Jarri harremanetan Zuaznabarrekin eta eskatu aurrekontua zure eguzki-plakak mantentzeko edo eskatu instalazio berri baten balorazioa eta egin bat aldaketarekin.

LinkedInen ere jarrai gaitzakezu, sektoreko berrikuntza guztien berri izateko.

Post Relacionados

Zein domotika-sistema aukeratu?

𝗭𝗲𝗶𝗻 𝗱𝗼𝗺𝗼𝘁𝗶𝗸𝗮-𝘀𝗶𝘀𝘁𝗲𝗺𝗮 𝗮𝘂𝗸𝗲𝗿𝗮𝘁𝘂? 🔍⁣ ⁣ Etxe eta eraikinen automatizazioan bi ikuspegi nagusi daude:⁣ ⁣ 🔹 𝗛𝗼𝗱𝗲𝗶𝗸𝗼 𝘀𝗶𝘀𝘁𝗲𝗺𝗮𝗸 (Google Home, Alexa, Apple HomeKit, etab. ): Instalatzeko

Empresas y particulares instalan paneles solares con Zuaznabar

🌞 Eguzki-energia Zuaznabar-ren

Hainbat enpresak, bizilagun-komunitateek eta familia bakarreko etxebizitzen jabeek gugan jarri dute konfiantza eguzki-panelak instalatzeko. Proiektu bakoitza bakarra da; horregatik, gure teknikariek aholkularitza energetiko pertsonalizatuak egiten

Formación En Segurlan

Gure teknikariek altuerako lanei buruzko ikastaro bat jaso dute SEGURLANen

Zuaznabarren segurtasuna da lehen gauza ⁣ Duela gutxi, gure teknikariek altuerako lanei buruzko trebakuntza-ikastaro bat egin dute SEGURLAN konfiantzako enpresarekin, eta istripuen prebentzioarekin eta gure langileen babesarekin dugun konpromisoa indartu dugu. 👷‍♂️💪⁣ ⁣ Formazio honetan ikasi genuen: ✅ Altuerako lanei lotutako arriskuak identifikatzea. ✅ Norbera babesteko ekipoen (NBE) erabilera zuzena. ✅ Erreskate teknikak eta hainbat baldintzatan lan egiteko prozedura seguruak. ⁣ Eskerrik asko SEGURLANi bere profesionaltasunagatik eta segurtasunean eta prebentzioan hazten jarraitzen laguntzeagatik. Youtube hemen Linkedin hemen Instagram hemen ⁣⁣ ZUAZNABAR⁣⁣ ⁣Conecta, Confía, Sonríe 😊⁣⁣ ⁣⁣ 🌐 SOLUCIONES ENERGÉTICAS⁣⁣ ☎️ 943